Ikasleen bisitak Inprimatu

Parque Natural Señorío de Bertiz

Visitantes escolares en el Parque de Bertiz
Bertiz paregabeko lekua da ingurumen hezkuntzarako.Bertizko ekipamenduak, ikasmaterialak eta giza taldea ikasle bisitarien zerbitzuan daude. Alde horretatik, eskaintza ezin hobea da.Eskola Buletinean zehazturik daude eskaintzari buruzko xehetasunak hala nola kanpainen, epeen eta bisita adosteko moldeen gaineko argibideak.

Ikasleen bisitak adosteaParkeak ikasle taldeentzako bisitak eskaintzen ditu, baina aldez aurretik adostu behar dira, bi kanpainetako edozeinetan izena emanda. Hona hemen:

- Udaberriko kanpainarako, bisitak otsailaren 15etik martxoaren 15era adostu behar dira.

- Udazken-neguko kanpainarako, bisitak irailaren 15etik 30era adostu behar dira.

Izena emateko, bete azpian dagoen galdetegia. Bisitez arduratzen diren langileak taldearekin harremanetan jarriko dira, egiaztatzeko ea bisita eskatutako datan egin daitekeen, bai eta hari buruzko xehetasunak zehazteko ere.

Bisitak doan dira. Taldeak garraio gastuak hartuko ditu bere gain eta ez besterik. Badira ikasmaterialak eskola-taldeen eskura. Taldeak gehienez 60 lagunekoak izanen dira.

Ikasleen bisitak

Taldearen datua
Bisitaren datuak
Eskatutako data: Eguna
Hilabetea
Erabili leku hau zure bisitan landu edo ikusi nahi dituzun edo bereziki interesatzen zaizkizun edukiak, tokiak edo ekipamenduak azaltzeko.